Iraganaren eta orainaren leihoa

Kaleberria auzoa, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko eka. 17a, 21:20

Duela bi hamarkadako argazkitik asko aldatu da auzoa. Iraganean Ormendi Kirolak zegoen lekuan "Deportivo" taberna zegoen. Zenbait pertsonak adierazi dutenez, oso ezaguna zen taberna hura eta oso ondo jaten zen bertan. 

Duela bi hamarkada inguru taberna eta eraikina bota zuten eta gaur egun ezagutzen ditugun etxebizitzak eraiki zituzten. Egungo argazkian ikus daitezkeenez, etxebizitzek, Ormendi Kirolak dendak eta arrandegiak osatzen dute eraikina. Hala ere, urteen igaro arren BBVAaren kokalekua aldatu ez dela ikus daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!