Nazioarteko LGTBI+ kolektiboaren eskubideen aldeko egunaren atarietan, Andoaingo Udalak ekitaldi sinbolikoa egin du. Ubitarte futbol zelaiaren sarbidearen eskileratan ortzadarraren koloreak margotu ditu. Petri Romero Berdintasun zinegotziak adierazpena egin du, Udal ordezkariak eta herri eragileetako kideak alboan zituela.