San Juan eta San Pedro bertsotan

Xabier Lasa 2020ko eka. 27a, 10:49

Beñat eta Ion Beloki anaiak, Aritz eta Jon Eskudero anaiak, Unai Ormaetxea eta Xabier Arantzetak Berrozpeko elizan bertso saioa eskaini zuten atzo, Kaletxikiko auzotarrek antolatutako jaien baitan. Xabier Ariznabarreta izan zuten gai jartzaile. Sei andoaindarrek umorearen bidetik ekin zioten gehienetan, eta ikusleak maiz barrezka jartzea lortu zuten. Saioan zehar, Beñat Belokiri San Juan gisa eta Unai Ormaetxeari San Pedro gisa kantatzeko eskatu ziren Xabier Ariznabarreta gai jartzaileak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!