Kaletxikiko auzotarrek danborrada ospatu dute

Xabier Lasa 2020ko eka. 27a, 20:55

Kaletxikiko auzotarrek danborrada ospatu dute Berrozpe Ikastetxeko aterpean. Gazte eta helduek, denek elkarrekin hainbat pieza jo dituzte, Andoaingo ereserkia tartean. Segurtasun neurri guztiekin aritu dira ospakizun osoan. Aurretik, Maider Zapirain, Mikel Urdangarin eta Estitxu Sistiaga musikariek kalitate handiko kontzertua eskaini dute etxeko balkoitik.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!