Kaletxikitarrek adinekoen egoitzako aitona-amonak eta langileak omendu dituzte

Xabier Lasa 2020ko eka. 27a, 21:35

Kaletxikiko auzotarrek San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzako aitona-amonei eta langileei omenaldia eskaini diete, osasun krisialdian zehar erakutsi duten jarrera eredugarriagatik. Aurreskua dantzatzeaz gain, lore sortak oparitu eta txalo zaparrada eskaini diete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!