EAJ-PNVren karabanak Andoainen geldialdia egin zuen, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainaren baitan. Bakartxo Tejeria zerrendaburua Bastero plazako ekitaldian izan zen, alderdiko hainbat kiderekin batera.

Euskararen zabalpenean izan den garapen historikoa aitortzearekin batera, Tejeriak euskararen erabilera areagotzea estrategikoa dela erantsi zuen: "Orain, euskararen erabileran jarri behar dugu erronka. Euskaldun guztiek erabilerara jauzi egitea behar du helburu estrategikoa".

"Euskarak hizkuntza-politika eraginkorra behar du, baliabide publikoak behar ditu, eta baliabide horien erabilera arrazional eta egokia behar du izan. Gure programan, gure hizkuntzaren aldeko ekimen zehatzak proposatzen ditugu".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!