Bi film emanaldien kartelak hedabideetara zabaldu eta gero, Aiurrik bertan parte hartzeko baldintzez galdera egin du. Hauexek dira antolatzaileek ezarritako irizpideak:
- Sarrera bakarra izango da.
- Gel hidroalkoholikoarekin igurtzi beharko dira eskuak.
- Ikusleei tenperatura hartuko zaie.
- Musukoa erabiltzea beharrezkoa da.
- Aulkiak metro eta erdiko distantziarekin jarriko dira.
- Familiako kideek elkarrekin egoteko aukera izango dute.
Bi film emanaldi uztailean
Uztailak 2, osteguna:
Spider-man: Un nuevo universo. Gaztelaniaz.
Ondarreta ikastetxea. 22:00.
Antolatzailea: Gazteria Saila.
Uztailak 9, osteguna:
Mr. Link. Euskaraz.
Ondarreta ikastetxea. 22:00.
Antolatzailea: Gazteria Saila.