Aitor Arruti andoaindarrak hausnartzera bultzatzen duen bideo laburra egin du

Aitor Arruti bideogintzan eta argazkilaritzan murgildu da azken urteetan; zenbait lan eta proiektu burutu ditu, era berean, erakusketetan ere parte hartu du. Oraingo honetan, barrua hustutzeko beharra sentitu zuen eta hausnarketara bultzatzen zaituen korto hau egin du.

Bideoaren deskribapena:

Datsegit bideo laburra, sare sozialek bitartez besteen bizitzak idealizatu eta gureak gutxiestearen inguruko hausnarketa pertsonala da. Irudiak Danimarka eta Euskal Herrian grabatuak izan da 2020ko urtarrila eta otsaila bitartean. Soinu banda martxoan grabatua izan da Goiburu auzoko Gure Legorpea baserrian.

Zuzendaria eta aktorea: Aitor Arruti

Gidoia eta edizioa: Aitor Arruti

Zuzendari laguntzailea: Nika Hrindova

Kamera #1: Nika Hrindova

Kamera #2: Peter Slu

Musika #1: Kaoru Watanabe – Taiko drumming

Musikaria: Aitor Arruti

Soinu ingeniaria: Dennis Tuomi

Musika #2: Oreka TX – Saapmi

Esker bereziak: Izaro Arruti, Beñat Beloki, Juantxo Arruti, Jonathan Huliaro & Luka, Andoaingo Maizorri txalaparta eskola, Gorka Ipiñizar, Cyril Chiquet, Jacob Frøglich & Kaningården kollectiv, Gilberto Miranda, Axel Eizmendi, Deiane Moreno

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!