Hau dela eta, sustapen ekonomiko eta gazteri sailak aukera ezberdinak landu ditu gazteen aisialdi eskaintza osatzeko, eta honako 2 aukera eskainiko zaizkie andoaindarrei:ç
- Gazte lokala: 12 urtetik gorakoentzat eta hitzorduarekin.
- Leitzaran abentura: 2007-2010 urteetan jaiotakoentzat.
Gazte lokalari dagokionez, segurtasun neurriak eta aforoen kontrola modu ordenatuan kudeatu ahal izateko, aurrez hitzordua eskatuz ipiniko da martxan. Modu honetan, gazte taldeak osatuz irteerak edota ekintza ezberdinak martxan ipintzen joango direlarik.
Leitzaran abentura ekimenari dagokionez, Leitzaran bailaran emango den udaleku irekia izango da. Udalekua bi hamabostalditan banatuko da uztailak 6an hasita. Bertan, kirol ezberdinak uztartzeko aukera izango da: orientazioa, bizikleta, piraguismoa, eskalada, arko tiroa, ploging…
Ekimen honen prezioa 77 eurotakoa izango da hamabostaldi bakoitzeko. Izena emateko epea, hurrengo ostirala 27tik uztailak 1 bitartean egin ahal izango da on-line Andoaingo udaleko web orrian www.andoain.eus webgunean. Behar baino gazte gehiagok izena emango balute, zozketa egingo litzateke.