Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020

PSE-EEren ekitaldia Goikoplazan

Jon Ander Ubeda 2020ko uzt. 8a, 08:00

Gipuzkoako sozialisten eguneko ekitaldi nagusia Andoainen izan zen. Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia hizlari aritu zen mitinean, Maider Lainez alkatearekin batera.

Hautes-zerrendako hainbat kide eta PSE-EEko Udal ordezkaritza osoa hurbildu zen ekitaldira. 

Lainezek Andoainen aldaketa egon zen bezalaxe, Jaurlaritzan ere aldaketa eman daitekeela defendatu zuen. Anduezak bere aldetik PSE-EEren alde soziala lehenetsi zuen, Espainiako Gobernuan eta Koronabirusak eragindako krisian hartutako neurriak adibidetzat hartuta. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!