Koronabirusa

Omenaldi ekitaldian parte hartu duen biktima baten lekukotza

Xabier Lasa 2020ko uzt. 16a, 19:17
Maria Cristina Goenaga.

Omenaldi ekitaldian, besteak beste, apirilaren 3an hil zen Joxe Inazio Berasainen alargun Maria Cristina Goenagak parte hartu du.

Hona egin dituen adierazpenak: “Joxe Inazio Berasain Zestorain zen nire gizona. Leitzarra izatez. Neumonia batek harrapatu, eta hari bueltarik emateko indarrik ez zuen eduki; harekin joan zen. Martxoaren azkenean 81 urte egin zituen, eta apirilaren 3an hil zen. Aurretik ere osasunarekin arazok edukiak zituen.

Martxoaren 16an ingresatu zuten lehenbiziko aldiz, eta negatiboa emanda, etxera bidali zuten. Okerrera jo zuen berriz ere etxean, eta apirilaren 1ean berriro ere ospitalera eraman zuten, eta esan bezala, hilaren 3an hil zen.

Alaba eta biok etxean berarekin egon ginen egun horietan. Beste bi seme-alabei esan zieten ez zela komeni guregana etortzea, batek bi alaba txiki dituelako eta bestea asmatikoa delako. Senarra ospitalean egon zen denboran, azken momentuan bakarrik utzi zidaten bixita egiten, baina ez dakit ni ezagutzeko moduan ote zegoen orduan, sedatua baitzegoen. Erraustera Villabonara eman zutenean ere, ez ziguten utzi hara sartzen.

Ondo ikusten ditut omenaldi ekitaldi horiek; kontsalagarriak dira, eta joan zaigun gertuko pertsona horrekin gogoratzeko motibua ematen dute. Gaurko honetan, gainera, haritza landatu dute; iruditzen zait gure senarrak ondo hartuko zuela detaile hori”.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!