Covid19 | Datuak egunez egun

Kutsatuen kopuruak nabarmen egin du gora Gipuzkoan

Aiurri 2020ko uzt. 20a, 13:57

Gipuzkoan 63 kutsatu gehiago zenbatu dira. 45 kutsatu Bizkaian, eta sei gehiago Araban. Azken egunetan Andoainen hiru kutsatu gehiago zenbatu dira, 16tik 18ra bitarte. Urnietan, berriz, kutsatu bakarra zenbatu da.

Atzo, 3.560 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 114 positiboak izan ziren. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duen pertsona bat solairuan ospitaleratu zen atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude.

Osasun Sailak ez ditu datu gehiago eman.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!