Udako jaiak Andoainen

Goiburuko jaietako oilasko bilketa, iraganeko argazkiak

Aiurri 2020ko uzt. 31a, 08:15

Ordu honetantxe, baserriz baserri ibiliko lirateke Goiburuko auzotarrak. Auzoa ez da soilik frontoiaren ingurua, eta ibilbidean zehar herriguneraino iristen dira. Azken urteetan, gainera, keinu polita izaten zuten. Egun handia ospatzen zuten Etxeberrietako festazaleengana gerturatzen ziren, Goiburu aldera bazkaltzera igo aurretik. Argazki-bilduma 2018koa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!