Aitor Arruti andoaindarrak Dinamarkako Bahima taldearen bideoklipa egin du

Aiurri 2020ko abu. 2a, 17:09

Aitor Arruti ikus-entzunezkoen munduan murgilduta dabil eta bere azken lana aurkeztu du:  Bahimaren Dukkesangen kantuaren bideoklipa.

Kantuaren letra:

Panpina baten antza apur bat duzu hor jazarririk
Alboz albo eraginez buruari 
Onetik gehitxo hartu duen panpina baten antza apur bat duzu.
Modaz azkarregi pasa den panpina baten antza apur bat duzu.
Munduan noraezean dabiltzanen zerrenda luzatu berri duzu.
 
Zer duzu nire panpina kuttun, lore bila al zoaz?
Edota mundua itzali gura duzu hor eserita egonaz?
Zer duzu nire panpina kuttun, lore bila al zoaz?
Edota mundua itzali gura duzu hor eserita egonaz?
 
Zer duzu nire panpina kuttun, asperen hori al duzu bizileku?
Edota lehioaren bestaldekoak deitzen al zaitu?
 
Panpina baten antza apur bat duzu hor jazarririk.
Alboz albo eraginez buruari .
Onetik gehitxo hartu duen panpina baten antza apur bat duzu.
Modaz azkarregi pasa den panpina baten antza apur bat duzu.
Munduan noraezean dabiltzanen zerrenda luzatu berri duzu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!