EkonoVID

Ostalariei zuzendutako on line ikastaroa, datorren ostegunean

Aiurri 2020ko abu. 4a, 13:50
©SER Kino Martinez ostalari elkarteko idazkari nagusia

Andoaingo Udalak eta Gipuzkoako Ostalari Elkarteak antolatuta, langile edo bezero batek COVID-19an positibo ematen badu nola jokatu eta zein protokolo jarraitu landuko dute.

Online ikastaroa datorren abuztuaren 6an izango da, goizeko 10:00tan hasita, Zoom plataforma erabilita. Kino Martinez ostalari elkarteko idazkari nagusiak, Ruth Anabitarte CEIko prebentzio zerbitzuko ordezkariak eta Maider Lainez Andoaingo alkateak hartuko dute parte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!