Krafft enpresak instalakuntza ezberdinak ditu Andoainen. Enpresaren zati bat eta bulego orokorrak Urnietako errepidean ditu, Ama Kandida etorbidetik aurrera joanda. Errepidearen eta tren geltokiaren bestaldean pabilioi handi baten jabe da. Sutea pabilioi horren sarreran piztu zen.
Biharamunean enpresaren kanpoaldean ez zen sutearen arrastorik ikusten.
Gaur gabean #Andoain-go Krafft enpresan #sutea piztu da. Kalte materialak izan dira eta #Oria eta #Goierri-ko suhiltzaileak lanean aritu dira 21:46etan mezua jaso eta 23:35 arte #irteerakGFA
— Gipuzkoako Suhiltzaileak (@SuhiltzaileGIP) August 5, 2020