Ana Belen Garcia Donostiako Musika Hamabostaldian arituko da gaurkoan, Larraitz Oiartzabalekin batera

Aiurri 2020ko abu. 6a, 09:44
© Donostiako Musika Hamabostaldia

20:00etatik aurrera, Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan. Bach, Rheinberger eta Hakim konposatzaileen obrak berrituko dituzte Gros auzoko San Ignacio elizan.

Ana Belen Garcia organo joleak eta Larraitz Oiartzabal biolin joleak kontzertua eskainiko dute Donostiako Musika Hamabostaldian. Mugatua da aforoa, eta gonbidapenak Musika Hamabostaldiaren bulegoetan (Zurriola Hiribidea 1) edo 943 003170 telefonora deituta lor daitezke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!