Udako jaiak Andoainen

Olagaingo txistulariek Buruntzako jai bereziei goizez eman die hasiera

Xabier Lasa 2020ko abu. 16a, 14:22

Buruntzako auzoan erabat murriztutako jaiak ospatu dira aurten, San Roke egunarekin bat eginez. Goizetik, Olagain elkarteko txistulariak kalejiran ibili dira auzoan zehar. Arrieta, Elizagarate, Serorategi, Gure Ametsa eta Muñagorri baserri eta etxeetan geldialdiak egin dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!