2020/09/26 19:30

Antzerkia

'Tonbola' antzezlana

'Tonbola' antzezlana
Ondarreta ikastetxeko patioa, Andoain

Hika Teatroak 'Tonbola' antzezlana eskainiko du Andoaingo Ondarreta ikastetxeko patioan irailaren 26an, 19:30ean. Sarrera doakoa da, eta gonbidapena jasotzeko Bastero Kulturguneko leihatila emanaldia hasi baino bi ordu lehenago irekiko da.

Sinopsia:

Tonbola ikuskizunak tonbolero familia batek eta haren ahuntz atzerritarrak EUROPAn bizirauteko egin beharrekoak kontatzen ditu. Denetarik zozketatzen dute: oliba bilketarako lan-kontratuak, Danimarkako familiak, ogi txigorgailua, maskarillak, bizitza sexuala berpizteko audioliburuak, 'Made in Libia' markako platerak... eta horrez gain, EUROVISIONen parte-hartzeko bi gonbidapenen balioa duen urrezko txartela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!