2020/09/13 19:30

Antzerkia

'Impro-komeryak' helduentzako antzerkia

'Impro-komeryak' helduentzako antzerkia
Joxe Arregi plaza, Andoain

Ttipia konpainiaren eskutik, 'Impro-komeryak' helduentzako antzezlana izango da Zizurkilen.

Sinopsia
Proposamen berri, berritzaile eta beharrezko batekin gatozkizue. Hori asko esatea dela pentsatuko du batek baino gehiagok, baina guk horrela ikusten dugu argi eta garbi eta horren aldeko apustua egin dugu. Izen-buruan bertan igarri daitekeenez INPROBISAZIO ikuskizun bat da eta UMOREZKOA, 'komeriyak' hitz joku horrek adierazten duen moduan. Inprobisazio ikuskizunak ez dira  berriak, badakigu. Berria dena euskera hutsez aurkeztea da. Euskal Umorearen barruan ez dago horrelakorik eta gure uste apalean ezusteko bikaina izango da Euskal ikuslegoarentzat. Baditugu ahozko inprobisatzaileak eta jakinekoa da nola erantzuten duen jendeak horien aurrean. Ba imajina ezazue antzerkiarekin.

Fitxa

  • Iraupena: 75 minutu.
  • Komikoak: Iñaki Maruri, Jose Cruz Gurrutxaga, Mitxel Santamaria, Ismael Pereira, Mikel Bermejo.
  • Zuzendaria: Pedro Llamas.

OHARRAK

  • Sarrera doakoa da, baina gonbidapenekin eta gonbidapenak udal bulegoetan jaso behar dira betiko ordutegian.
  • Pertsona bakoitzak gehienez ere lau gonbidapen jaso ditzake ekitaldi bakoitzeko.
  • Ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago agertu behar da sarrera ziurtatzeko.
  • Gonbidapenean 71 zenbakitik gora dutenek, eguraldi onarekin soilik erabili ahalko dituzte sarrerak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!