Andoaingo kultur elkarteei zuzendutako dirulaguntzak aurkezteko epea zabaldu da

Aiurri 2020ko ira. 2a, 11:35

Udalak adierazi duenez, dirulaguntzen bidez sostengu eman nahi zaie herriko kultur eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kulturaren arloko sustapen, sorkuntza, prestakuntza eta zabalkunde-ekimenei, tokiko eragileek antolatuz gero.

Kultura Sailak 90.000 euroko partida bideratuko du laguntzetarako Andoainen kultura sustatzera bideratuta dauden ekimen eta egitarauak antolatzeko.

Aipatu dirulaguntzen deialdiaren iragarkia 2020eko abuztuaren 26eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dela eta dirulaguntzak eskatzeko epea 2020ko irailaren 30ean bukatuko dela.

Dirulaguntzen inprimakiak eta oinarriak www. andoain.eus Andoaingo udaleko webgunean daude eskuragarri. Eskaerak aurkezteko moduak:

  • Bastero Kulturguneko harreran edo Udaletxeko Atarian. Aldez aurretiko hitzordua derrigorrezkoa izango da.

Telefonoz:

  • Ataria, astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00
  • Bastero, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00

(Ataria 943 300 830 eta Bastero 943 303 540).

  • Internet bidez: www.andoain.eus webguneko Zerbitzu Telematikoak erabiliz ere eska daiteke.

Besterik gabe, edozein argibide edo laguntza behar izanez gero Bastero Kulturguneko harrerara deitu daiteke.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!