Ikasleei harrera, ikasturteari ekiteko bezperan

Jon Ander Ubeda 2020ko ira. 7a, 14:07

Ondarreta ikastetxean harrera egin diete gaurkoan, bihartik aurrera ikaskide izango diren ikasleei. 11:15tan jolastoki estaliko ateak ireki dituzte, eta banaka-banaka ikasle guztiak sartuz joan dira. Bakoitza zegokion tutoreengana hurbiltzeko deia egiten zieten harreran zeuden irakasleek. Ilarak osatuz, gela guztiak osatu dituzte.

Ikasturtea bihar hasiko da, eta ikusitakoaren arabera, prebentzio eta segurtasun neurriak zorrotz bete beharko dira. Ateak ireki aurretik ere irakasleak harrera ekitaldia zorrotz aztertzen aritu dire, detaile guztiak zaintzen, aurkezpen ekitaldia ezarritako protokoloaren arabera igaro zedin.

Ezjakintasuna nagusi da Koronabirusaren baitan burutuko den ikasturtean, eta kezka nagusi da irakasle eta gurasoen artean. Ezustekorik ez izatea da denen desioa.

Erlazionatuak

Lehen harrera Ondarretan

Jon Ander Ubeda 2020 ira 07 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!