Ikasturtea abiatu da Aita Larramendi ikastolan

Jon Ander Ubeda 2020ko ira. 8a, 10:01

Musukoa, distantzia eta eskuen garbiketa. Protokolo zorrotza jarraituz, Andoaingo Aita Larramendi ikastolako ikasle gazteek ikasturteari hasiera eman diote. Ikasle gehienak iritsi direnerako prebentzio neurriak betearazteko irakasleak atean ziren zain. Segidan agertu dira LH3 mailako hiru tutoreak.

Hiru ilada antolatu dituzte, ikasleen artean zerrenda pasa eta gelaz gela sartu dira ikastolara. Banaka-banaka eskuak garbitu eta pixkanaka bakoitzak bere gelako bidea hartu du. Irailaren 8 honetan abiatu da 2020-2021 ikasturtea, zalantzaz eta ziurgabetasunez beteta. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!