Covid19 | Datuak egunez egun

Positiboen kopuruak goia jo du berriro Andoainen

Aiurri 2020ko ira. 10a, 09:48

Abuztuaren 25ean 9 kasu positiboren berri eman zen Andoainen, eta bezperan 6 izan ziren. Geroztik positiboen kopurua apalagoa izan da, baina ez da erabat itzali. Atzokoan berriro 9 positiboren berri eman zuen Osasun Sailak. Ikusi beharko da gaurko datua zein den.

Abuztuaren hasierako panoramarekin alderatuta, eskualdean gorunzko joera nabarmena eman da azken hiru asteetan.

Abuztuaren amaierako positibo horien harira, Andoaingo Anbulatorioan ziurtatu zuten Andoainen ez zegoela foko berezirik.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!