“Gure lehentasuna familia-negozio gisa funtzionatzea da”

Olatz Lasa 2020ko ira. 24a, 10:43
Iosu Arteagak heldu dio Zabala bitxitegiko familia-negozioari, bigarren belaunaldi gisa.

Zabala bitxitegiko Iosu Arteaga Zabalak euren dendaren historiaz gain, egungo eskaintza eta indarguneen berri adierazi du Iragarlearen txokoan.

Familia-negozioa da Zabala bitxitegia. Noiz ekin zenioten negozioari eta zein da zuen indarra? 

1985ean hasi ginen lanean. Gure negozioa beti familian eman da aurrera. Gure lehentasuna da gure bezeroei, betiko bezeroei, gertuko tratua eskaintzea erosotasun eta profesionaltasun osoz. Eta horretan saiatzen gara konfinamendu ostean ere.

Zabala bitxitegiak hasieratik babestu zituen herriko kirol taldeak, hala nola Andoaingo Pilota eskola, Euskalduna futbol taldea, Leitzaran eskubaloi taldea, Txirrindularitza taldea eta baita Ziklokross nazioarteko proba ere. Sari banaketetan ere laguntzen genuen. 

Oraindik ez dugu webgunerik, ezta sare sozialik ere. Bezeroa etortzen da Interneten halako produktua ikusi duela eta ba ote dugun galdetzera.

Hortaz, badator zuen negozioa Interneten posizionatzera...

Hiru bat urte dira negozioaren baitan hasi naizela, familiako bigarren belaunaldia. Negozioari buruzko erabakiak familian hartzen ditugu, mahai gainean. Ikusi dugu digitalizazioarako urratsa eman behar dugula, eta ni proiektu hori lantzen ari naiz. 

Webguneari dagokionean, oraindik erabakitzeke daukagu bere izaera, baina sare sosialetan murgiltzeko intentzioa daukagu. Eguberrietako kanpainaren baitan jarriko dugu martxan, baita Facebook-a.

Nola doaz konfinamendu osteko hilabeteak?

Salkin bezalako merkatari elkarteek lagundu egin dute herritarrek herrian eros dezaten, herriko dirua herrian geratzeko. Bonoen kanpainarekin, esaterako. Bultzada horiek gehiago egin beharko lituzketelakoan nago. Ez soilik merkatari elkarteek, batez ere udalek eta gobernuak gehiago inplikatu beharko lukete herriko komertzio txikiak berpizteko. 

Konfinamenduan jendeak  erosketak herrian egin ditu, ezin zelako herritik atera. Gure sektorea ez da bizirauteko ezinbesteko produktuak saltzen dituena, baina urtebetetzeak, jaunartzeak, ezkontzak ez dira bukatzen. Herriko komertzioak egoteak asko laguntzen du herria bizirik mantentzen.

Elkarrizketa osorik  Aiurri hamaboskariaren 567. zenbakian.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!