Euskal presoek bizi duten egoera salatu eta elkartasuna adierazi diete hainbat herritarrek

Mikel Arberas 2020ko ira. 18a, 13:20

Ostegunean arratsaldeko 19:00tan euskal presoen egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin zen Espigoian. 

Hainbat herritar gerturatu ziren pasa den irailaren 4an Igor Gonzalez Sola euskal presoa Martuteneko espetxean hil zela salatzeko. Horrez gain, gose greban dagoen Iñaki Bilbao presoari elkartasuna adierazi nahi izan diote.

Elkarretaratzera jende ugari gerturatu zen eta, une oro, segurtasun neurriak errespetatu ziren. Halaber, bi ertzain gerturatu ziren eta, une batzuetan, tentsio uneak sortu ziren. Dena dela, kale-agerraldia normaltasunez burutu zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!