Alzheimerraren munduko egunaren harira egitaraua aurkeztu dute gaur udaletxean

Aiurri 2020ko ira. 18a, 15:42

Andoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Lansailak, Bertxin Erretiratuen Elkartearekin eta Santa Krutz Erretiratuen Elkartearekin batera, Alzheimerraren munduko egunaren harira egitaraua antolatu du datorren irailaren 21erako.

Irailaren 22an, 18:00etan Basteron: "Remember me" (Gogora nazazu) filmaren proiekzioa egonen da. Sinopsia: "Alargun batek, bere antzinako maiteak Alzheimer duela jakin ondoren, ahal duen guztia egingo du zaharren egoitzan sartu eta bere bizitzako maitearekin bat egiteko".

Irailaren 29an, 18:00etan Basteron: Gurutz Linazasoro neurologoak hitzaldia eskainiko du Alzheimerren gaixotasunari aurre hartzeko eta artatzeko jarraibideak azalduz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!