2021eko Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa martxan da

Aiurri 2020ko ira. 22a, 13:41
Pasa den urteko uztaileko argazki irabazlea

Andoaingo Udalak datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, lehiaketaren bitartez aukeratuak izango diren 12 argazkiekin. Irabazle bakoitzak 100 euroko diru saria irabaziko du.

Aurtengo lehiaketa gaia "Andoaingo koloreak" izango da.  Argazkiak argitaratugabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ditzazke. Partehartzaileek 16 urte gorakoak izan behar dute.

Formatua, bereizmen handiko digitala, horizontala eta 2-10 MB pisukoa, zabalera 4350 px eta altuera 2900 px. Bereizmena 300 ppp. Adobe RGBn JPGn formatuan.

Aurkezteko epea,  urriaren 1etik azaroak 1 arte izango da,  webgunean www.andoain.eus. Emaitzak azaroaren 15 baino lehenago  jakinaraziko dira.

Informazio gehiago www.andoain.euswebgunean egongo da eskuragarri.

 

________

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!