Jon Gaztañagak bi urteko kontratua sinatu du FC Viitorul Constanța talde errumaniarrarekin

Aiurri 2020ko ira. 23a, 21:02

Jon Gaztañaga futbolari profesionalak Errumaniako FC Viitorul Constanta taldearekin sinatu du kontratua. Bi urtez arituko da Errumaniako ligan.

Gaztañagak profesional mailan ibilbide luzea eduki du Viitorul taldera ailegatu aurretik; Errealean, Numantzian, Ponferradinan, Gimnastiken eta AEL Limassol taldeetan aritu da jokazen. Gauzak horrela, urte luzez Santander Ligan aritu da jokatzen; 2018tik 2020ra Chipreko ligan jokatu du eta, egun, Errumaniara egin du salto.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!