Adinekoentzako baliabideen gida aurkeztu da Udaletxean

Aiurri 2020ko ira. 24a, 13:46

Alkatea, Ana Sanz Gizarte Zerbitzuetako arduraduna eta alderdietako ordezkariak izan dira aurkezpenean. Lainezek adierazi duenez, Andoaingo adinekoen ongizatea ziurtatzea da Udalaren helburu nagusietako bat.

Baliabideen gidarekin batera, iman bat bidaliko dute ezinbesteko zerbitzuen telefono zenbakiekin. Gidan Udalak eskaintzen dituen eta eguneroko bizitzan lagunduko dieten baliabideei buruzko informazioa edukiko dute eskuragarri. Nabarmendu beharra dago gida eta imana 70 urtetik gorako pertsonei bidaliko zaiela.

Egoera bakoitzean erabaki ona hartzeko, orientazio profesional egokia eta oinarrizko informazio edukitzea beharrezkoa dela nabarmendu du Lainezek. Gainera, esan bezala, gidarekin batera oinarrizko telefono zenbakiak biltzen dituen iman bat bidaliko dute.

Honatx prentsaurrekoa ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!