Eskaintzak

Zunbalokurak urriaren 5ean zabalduko ditu ateak

Aiurri 2020ko urr. 1a, 10:43

Aurreko egunetan lokalean informazio guztia eskaintzen egongo dira, 09:30etik 12:00tara.

Zumbalokurako instalakuntzatan gogoko duzun jarduera fisikoa egitea segurua da, arduradunek Covid-19ari dagokion protokoloa zorrotz betetzeko lan handia egin dutelako. Posible da, eta ahal da Zumban aritzea! Andoaingo ekimenak datorren urriaren 5ean zabalduko ditu ateak, eta dagoeneko egun hauetan izena emateko aukera dago. Urriaren 5a baino lehen informazio guztia eskaintzeko prest egongo dira lokalean bertan, goizeko 09:30etik 12:00tara. Informazioa nahi baduzu, pasa zaitez Kale Nagusiko 9. zenbakitik.

Protokoloa

Segurtasun distantzia bermatzeko espazio berezituak egokitu dira, eta irteera eta sarrera ezberdinak izango dira ikasgeletako pertsonen artean kontakturik egon ez dadin. Desinfekziorako egokitutako alfonbra egongo da, lokalaren kanpoaldean. Eskuak nahi adina desinfektatzeko aukera izango da, bide batez.

Ikasturte osoa bertan egiteko aukera dago, eta asmoa hori da. Baina Osasun Alarma egoeragatik ere galeraziko balute, Zumbalokurak ikasturtearen jarraipena on line bidez egiteko aukera bermatuko du.

Informazio gehiago:

  • Zumbalokura.
  • Facebook.
  • Kale Nagusia 9, behea.
  • Susana: 617 46 77 60.
  • Irati: 672 670 377.
  • Andoain.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!