Andoaindik igaro den trenean jende pilaketa egon da

Aiurri 2020ko urr. 22a, 13:20

Gaur Radio Euskadik sareetan zabaldu duen mezuan, Andoain zeharkatzen zuen tren batean jende pilaketa antzeman zitekeen. Oihartzun handia izaten ari da inguruan, eta herrikide batek beste argazki bat bidali digu. Argazkian ikus daitekeenez, tren geltokian eta barrukaldean jende pilaketa nabarmena zen. Goizeko 07:47an ateratako argazkia da. 

Dirudienez, aurreko bi trenak ez dira geltokitik igaro, beraz, jende guztia 07:47ko trenean pilatu da. Jazoera honen aurrean, hainbat herritar kezkatuta agertu dira, izan ere, ezin zen segurtasun distantzia mantedu. Gainera, guztiak leku itxi batean pilatu dira. Bertan egon diren herritarrek adierazi dutenez, bagoi guztiak jendez gainezka zeuden.

Aurreko goizetan ere, goizean goiz igaro diren tren batzuetan jende kopuru ugari elkartu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!