Covid19 | Datuak egunez egun

Urriaren 30era bitarte Andoaingo Udalak iragarri duen neurri-sorta

Jon Ander Ubeda 2020ko urr. 26a, 07:53
Gazte Lokala itxita dago egun hauetan.

Udalak urriaren 23an iragarri zituen neurriak aste osorako zirela adierazi zen, gainerakoa erantsiz: “Hartutako neurriak berrikusi eta eguneratuko dira, beharrezkoa izanez gero”. Urriaren 30ean berrituko dira, berritu behar badira, Andoaingo Udalaren neurriak.

Hauexek dira Andoaingo Udalak indarrean jarritako neurriak:

  • Basteroren kultura-programazioa eta zinema emanaldiak bertan behera. Basteroko erakusketa aretoa itxita.
  • Musika eskolako bandaren eta abesbatzaren jarduera eteten da.
  • Ludoteka ez da martxan jarriko.
  • Gazte lokala itxi egiten da, eta online jarduerara egokitzen da.
  • Liburutegia itxi egiten da, eta zerbitzua aurrez hitzordua eskatuta emango da.
  • Kiroldegiak antolatutako ikastaroak bertan behera geratzen dira.
  • Jubilatuen etxeak ixteko agindua eman da.
  • Haurren parke publikoak itxi egiten dira.
  • Udalak elkarteekin eta herritarrekin deitutako edozein bilera bertan behera uzten dira.
  • Asteroko azoka bitan banatzeaa: Makaldegian elikagaiak eta Goikoplazan elikagaiak ez direnak.

Ikastetxeetako eta udalerriko sarreren desinfekzioak indartu egin dituzte. Haur parkeen kasuan, Eusko Jaurlaritzaren "gomendioa"z harago doa eta haur parkeak itxi egingo dituela iragarri zuen aurreko ostiralean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!