Urriaren 23an Andoaingo Udalak indarrean jarriko zituen neurri-sorta iragarri zuen. Besteak beste, Basteroren kultura-programazioa eta zinema emanaldiak bertan behera utzi zituzten, baita Basteroko erakusketa aretoa ere. Bada, asteburu honetarako zinema emanaldia aurrikusita daude eta horrez gain “Harriak: “Paladin” erakusketaren irekiera iragartzen ari dira.
Asteburu honetan “Como perros y gatos: la patrulla unida” haur filma eskaintzekoak dira, eta sarrerak dagoeneko salgai daude. Helduentzat, berriz, “Explota explota” film musikala.
Kontzertua
Udazkenaren programazio-sortan Okiñena piano-jotzailearen emanaldia iragarrita zegoen. Eta badirudi ostiralean kontzertua eskaintzeko aukerak aztertzen ari direla.
Ekitaldi hauek guztiak, beti ere, gaurko eta biharko egoeraren arabera alda daitezke. Zartiren batean edo bere osotasunean.
Kiroldegia
Udalak antolatutako kirol ikastaroak bertan behera geratzen ziren, baina egun gutxira zabaldu zuten. Igeriketa eta bestelako ikastaro batzuk martxan daude.