Covid19 | Datuak egunez egun

Hamasei kasu positiboren berri eman arren, ez da alarma guztiak pizteko garaia

Aiurri 2020ko aza. 11a, 14:00

Andoainen azken egunotako kasu positibo kopururik handiena eman da: 16. Intzidentzia tasa metatua 1.000ko langatik pasa zen atzo, eta hortxe dirau. Baina azaroaren 4ko datuekin alderatuta, ez da alarma gehiago pizteko modukoa.

Azter ditzagun, ordea, hiru aldagai ezberdinak aurreko astekoarekin batera:

Azaroak 4-10:

  • 77 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 1057,21.
  • ID: 1,18.

Urriak 28-Azaroak 3:

  • 81 kasu positibo.
  • Intzidentzia tasa metatua: 896,62.
  • ID: 1,31.

Gaurkoan astez asteko konparatiba egiten hasiko bagina, kasu positibo gutxiago eman direla diote datuek. Intzidentzia tasa goruntz doa, azken 14 egunetakoari begira. Baina ID delakoan jaitsiera bat ikusten da. Aste honetan 1,18an dago tasa. Azken 14 egunekoa duela astebetekoarekin alderatzen du. Datu hori aurreko astean handiagoa zen, 1,31koa hain zuzen.

ID tasa Andoainen

ID tasari buruz zera dio Osakidetzak: “Inzidentzia tasen arrazoiak -I(D)/I(D-7)- gaurko 14 eguneko inzidentzia metatuaren tasa duela astebeteko 14 eguneko inzidentzia metatuaren tasarekin konparatzen du”. Datu hori astez aste apalagoa da Andoainen. Hauxe konparatiba, ID tasa hori ezartzen hasi direnetik:

  • Azaroak 4-10 ID tasa: 1,18.
  • Urriak 28-Azaroak 3 ID tasa: 1,31.
  • Urriak 21-27 ID tasa: 1,36.
  • Urriak 14-20 ID tasa: 1,97.
  • Urriak 7-13 ID tasa: 2,00.

Kostata bada ere, eta hori Euskari osora zabaldu daiteke, birusa kontrolpean edukitzeko ahaleginaren seinaleak dira horiek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!