Covid19 | Datuak egunez egun

Osakidetzak PCR proba egitera joateko eskatu die 13 eta 40 urte arteko billabonatar eta zizurkildar guztiei

Jon Ander Ubeda 2020ko aza. 12a, 09:00
Duela aste batzuk Urnietan egin zituzten PCR proba masiboak

Proba egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da Villabonako osasun zentroan. Dagoeneko telefonoz dei daiteke: 943 00 69 70.

PCR probak Villabonako frontoian egingo dituzte ostiral honetan eta larunbat honetan. Ordutegia:

  • Azaroak 13, ostirala: 15:30-20:00.
  • Azaroak 14, larunbata: 9:00-14:00.

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak "herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!