Allurralde kiroldegian neurri berriak ezarriko dituzte astelehenetik aurrera

Aiurri 2020ko aza. 14a, 10:37

Sei urtetik gorako haurren ikastaro guztiak bertan behera geratuko direla iragarri dute. Neurria astelehenean jarriko da indarrean.

Azaroaren 6an zabaldu zuten oharraren arabera, “azaroaren 7tik aurrera, udaleko kirol instalazioek % 40ko edukiera berregokituko dute eta 21:00etan itxiko dira”.

Astebetera,  Allurralde kiroldegian neurriak zorroztuko dituztela iragarri dute:

  • 2014ra arte jaitako haurren ikastaro guztiak bertan behera geratu dira.
  • Udalak eskaintzen dituen jarduerak itxiera ordutegira egokitu beharko dute.
  • Musukoa nahitaez erabili behar da kirol espazio eta jarduera guztietan, igerilekuko uraren barruan izan ezik.
  • Aldagelak eta dutxak erabiltzea debekatuta dago, igerilekuko erabiltzaileen kasuan izan ezik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!