Saharari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin da Goikoplazan

Aiurri 2020ko aza. 21a, 15:17

Andoaingo Hurria Sahara elkarteak egin duen deialdira jendetza batu da, horien artean udaleko lau alderdietako ordezkariak. Konzentrazioaren bitartez, herritarrek elkartasuna adierazi nahi izan die sahararrei.

Saharan dagoen egoera ulertzeko aurrekariak

Urriaren 21etik 4 astez jarraian saharauiarrek Guergueraten protesta baketsuak egin dituzte, batetik Marokok legez kanpo ezarritako pasabidea dela medio, eta, bestetik, Nazio Batuei 1988an adostutako autodeterminazio erreferendumarekin konprometitzea eskatzeko .

Azaroaren 13an Marokoko Indar Armatuek hiru arraila egin zituzten bi posizioen artean dagoen harresian eta horrela nahita urratu zuten 1991tik indarrean zegoen eta gatazkan dauden bi aldeek adostutako Su-Eten Akordioa. Marokoko indarren erasoaldiaren aurrean, Fronte Polisarioak defentsari ekin zion saharar biztanleria zibila babesteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!