Covid19 | Datuak egunez egun

Bi kasu positibo berri San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzan

Aiurri 2020ko aza. 25a, 12:21

Egoera egonkorra bada ere, tarteka kasu positiboak agertzen ari dira Andoaingo adinekoen egoitzan. Une honetan, Aldundiak emandako datuen arabera, 9 lagun daude koronabirusak jota. Eta pertsona bat sendatu berri dela aditzera eman dute.

Abuztuaren 11tik hona 78 lagun hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzatan. Azken astean 5.170 PCR proba egin dituzte, bestalde, adinekoen egoitzatan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!