Covid19 | Datuak egunez egun

Egoera egonkorra adinekoen egoitzan

Aiurri 2020ko abe. 4a, 11:02

Azken egunetan ez da kaus positiborik agertu. Bestalde, Eguberriei begira, bisitaldiak areagotzeko plana iragarri du Aldundiak.

Andoaingo San Juan Bataiatzailea adinekoen egoitzan egoera egonkorra da, eta azken egunetan ez da kasu positibo berririk antzeman. Aldundiak emandako datuen arabera, egun soilik 4 egoiliar dira “positibo aktiboak” direnak. Alegia, bere garaian positiboa eman zutenak eta tratamenduan daudenak.

Bestalde, Eguberriei begira bisitaldiak areagotzeko neurriak iragarri ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. “Gabonei begira bisitetara joaten diren pertsonen kopurua bikoiztu egingo da, bisita birtualak indartuko dira, eta kanporako irteerak egiten jarraituko da, udalekin batera, egoitzetatik gertu dauden parke, pasealeku eta plazetan sortzen ari garen espazio seguruei esker", azpimarratu zuen Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuak.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!