Jendetza elkartu da presoen aldeko manifestazioan

Aiurri 2021ko urt. 9a, 21:05

400 lagunetik gora bildu dira Sarek antoltatutako presoen aldeko manifestazioan. Ekitaldia 17:30etan hasi da Goikoplazan eta 18:15ak aldera amaitu da Zumea plazan.

Manifestazioaren helburu orokorra "etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidea egitea" dela adierazi dute, eta ekitaldian pentsakera ezberdineko pertsona ugarik parte hartu dutela nabarmendu dute. 

Amaieran, txalaparta jo dute, bertsoetan aritu dira Ion Belokik eta Unai Ormaetxeak, eta Ken Zazpi taldearen Zapalduen Olerkia kantua abestu dute Mujika ahizpek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!