Covid19 | Datuak egunez egun

“Andoaingo ostalaritzako establezimenduek eta jatetxeek etxera eramateko baino ezin izango dute zerbitzua eman”

Aiurri 2021ko urt. 11a, 14:38

Udalak argitara eman duen oharraren arabera, itxierak okindegiei ere eragingo die.

Atera duten oharrean zehaztu dutenez, “Andoaingo ostalaritzako establezimenduek eta jatetxeek etxera eramateko baino ezin izango dute zerbitzua eman. Neurri horrek okindegiei ere eragiten die; okindegiek ezin izango dute edaririk zerbitzatu lokalean edo kanpoan hartzeko, soilik etxera eramateko zerbitzatuko dute eta aurrez hitzordua hartuta”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!