Zein da zure iritzia?

Andoaingo semaforoak

Aiurri 2021ko urt. 15a, 09:57

Asteak dira Kaleberria eta Eskola kaleko semaforoak laranjaz daudela. Ez gorri, eta ez berde.

Argibide asko ez dituzte eman, eta ez dago garbi noizko itzuliko den lehengora. Baina bitartean eztabaidarako gaia izan daiteke. Alde batetik, laranjan egotea ez da ideia txarra. Oinezkoek beti lehentasuna dutelako, egoera horretan. Baina bestaldetik, praktikan eta errealitatean, duda-muda handiak sortzen dira oinezkoen eta gidarien artean.

Abiadura handian doazen gidariak oinezkoari aurrea hartzen ahalegintzen dira, bideoan ikus daitekeenez.

Eta, aldiz, adinean gora doazen herrikideak edota mugikortasunerako hainbesteko erraztasunik ez dutenentzat estuasunerako tartea izaten da.

Zein da zure iritzia?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!