Covid19 | Datuak egunez egun

“83 egoiliarrek eta 61 langilek jaso dugu txertoa”

Aiurri 2021ko urt. 15a, 13:28
Artxiboko irudia

Osakidetzak gaurkoan egin du txertaketa San Joan Bataiatzailea adinekoen egoitzan.

“83 egoiliarrek eta 61 langilek jaso dugu txertoa”, datuaren berri eman du Mila Olaizola Antia San Joan Bataiatzailea Egoitza zuzendariak. Pozik daudela nabarmena da: “Dena ondo joan da eta gure ilusioa egoera hau hobetu ahal izatea da, gaixotzeko arriskua txikia izatea behintzat. Dagoeneko denbora luze dijoa pandemia hasi zenetik eta egoiliarrek eta senideek egoera latza bizitzen ari dira. Beraz ilusioarekin jaso dugu”. Hemendik 3 astera bigarren dosia jarriko die Osakidetzak.

Atzokoan Maite Peña Foru Diputatuak txertaketaren xehetasun gehiago eskaini zituen: "Osakidetzarekin lankidetza estuan lanean jarraitzen dugu, eta Gipuzkoan aurreikuspen guztiak betetzen ari dira, txertaketa prozesua normaltasun osoz garatzen ari da, eta dosiak ia egoitza guztietan inokulatu dira, 65 egoitza-zentroetatik 59tan". Azken egoitzatakoa Andoaingoa izan da. Aurreikuspenen arabera, aste honetan bertan amaituko da lehen dosia ematen, eta bigarrena igandetik aurrera emango da, 21 egunen buruan. "Beraz, otsaileko lehen asterako, gutxi gorabehera, erabiltzaile eta langile guztiak txertatuta egotea aurreikusten dugu", adierazi zuen Foru diputatuak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!