Zein da zure iritzia?

Basurdearen ehiza itxiera perimetrala ezarrita dagoen igandean

Jon Ander Ubeda 2021ko urt. 17a, 21:25

Igande honetan, Goiburu aldean eta Leitzaran haranean barrena, basurdearen ehizean ibili dira hainbat ehiztari. Igandea izanik, eta Andoain konfinamendu perimetralean egonik, ibiltari eta mendizale ugarik ehiztariekin edota ehizari loturiko seinaleekin topo egin dute.

Tiro hotsak entzun zitezkeen Lizarkola pasealekutik. Ehizari lotutako seinaleak Unanibian ere aurki zitezkeen.

Egoera berezian dago Andoain, ordea. Eremu gorrian sartuta dago, eta konfinamendu perimetrala ezarrita. Andoaindarrek mugikortasuna murriztuta izanik, jai egunetan horrelako ehiza baimendu behar dela uste al duzu? Zein da zure iritzia?

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!