Eman ezazu izena AEK-ko mintzalagun egitasmoan

Aiurri 2021ko urt. 14a, 10:03

Mintzapraktika talde txikietan eta lagunartean euskaraz aritzeko egitasmoa da. Egunerokotasunean euskaraz egiteko aukerarik ez baduzu, AEKak taldeak osatzen ditu euskara sustatzeko.

Adierazi dutenaren arabera, mintzapraktika taldeetan eta antolatzen diren ekintzetan beharrezko segurtasun neurriak betetzen dira. 

Izena eman nahi ezkero, jarri harremanetan Andoaingo AEKrekin.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!