Andoaingo bertsozaleek tartea edukiko dute astekarian

Aiurri 2021ko ots. 6a, 10:35

Punttuka bertso-eskolarekin lankidetzan, Andoaingo bertsozaleek tartea izango dute Aiurri astekarian, eta Aiurri.eus webgunean. 

Astero astero bertsoez gozateko aukera izango da, beraz, orriotan. Esker mila, aldez aurretik, ekimenean parte hartuko duten bertsozale guztiei. Unai Ormaetxea goiburutarrak botako du lehena. Hauxe bertsoa:

Egitasmo berri bat
goaz azaltzera
edozein gonbidatuz 
parte hartzera
gertakizun berri bat
astetik astera
bertsoz jantziko dugu
eskualde bera
zaletik zalera
orri azalera
nork du bere era
ta zu re gai zera
bertso bat osatzeko
geure antzera

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!