Aitor Zelaiari eta Galder Barbadori elkartasuna adierazi diete Zumea plazan

Aiurri 2021ko ots. 6a, 15:03

"Orain inoiz baino gehiago" lemapean elkarretaratzea egin da Zumea plazan 12:30etan. Herritar ugari elkartu dira Aitor eta Galderri elkartasuna adierazteko. Euskal Herriko gune gehiagotan ere egin da konzentrazioa.

Honako ohar hau zabaldu dute ANkerkeriariSTOP! plataformaren izenean:

Jakingo duzuen bezala, Espainiako Auzitegi Nazionalak, launa urteko espetxe zigorra ezarri diete Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrei. Berriz ere, injustizian oinarritutako espainiar makinaria errepresiboaren erasoa. Argi dugu ez dela soilik bi gazte militante konpometituen kontrako erasoa, bakea eta askatasunaren bidea egunez eguneko lanarekin
eraikitzen ari den herri baten kontrakoa baizik.

Azpimarratzekoa da PNVren gertuko poliziatzat izendatzen den Ertzaintzak prozesu guzti honetan bete duen papera; militantzia politikoaren kriminalizazioan oinarritutako informeak urkezterakoan nahiz epaiketa bera aurreko fase politiko batean kokatzeko egindako ahaleginetan.

Hortaz, argi dugu, guk ez dugula absoluzioa ez den beste epairik onartuko! Eskerrikasko hau salatu eta elkartasuna erakustera bertaratutako denei eta borrokan jarraituko degu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!