Eskola Kirola abiarazi daitekeela iragarri dute Allurralde kiroldegitik

Aiurri 2021ko ots. 12a, 08:00

Duela aste batzuk egin bezala, indarrean dagoen araudiaren berri eman du Allurralde kiroldegiak. Eskola Kirolari dagokionez zera dio: "Entrenamenduak egin daitezke, 6 pertsonako taldeetan eta musukoarekin. Lehiaketa etenda dago". Ikastetxeetan, beraz, abian jar daiteke Eskola Kirola.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!