Leizaran eskubaloi taldeak asteburuan ekingo dio kirol jardunaldiari

Aiurri 2021ko ots. 19a, 18:02

Allurralde kiroldegian jokatuko dira bi partidak eta taldetik adierazi dutenez, “tamalez, ikuslegorik gabe”. Kirol taldea gogotsu dago jardunean hasteko, “ahal dugun neurrian jarraituko dugu. Garrantsitsua da gure jokalarien osasunerako, alde fisikoari nahiz emozionalari erreparatuta”.

Protokolo zorrotza

Klubak bere protokoloa ezartzeaz gain, Andoaingo Udalak ezarritakoa jarraitzen du, euren lehentasuna “jokalarien, bere familien eta ingurukoen segurtasuna” bermatzea baita.

Asteburu honetako partidak

Senior Mutilak:

  • Leizaran Ernio Inmobiliari-Donibane Eskubaloia B
  • Otsailak 20, larunbata. 18:00. Allurralde.

Jubenil Mutilak:

  • Leizaran Eskubaloi- Urnieta Guria Jatetxea
  • Otsailak 21, igandea. 11:00. Allurralde.

Gainerako taldeak:

  • Infantil eta kadete maila: Entrenamenduak egiten ari dira, baina txapelketa ez da oraindik hasi.
  • Jubenil mailako neskak: Lehia hasita dago, baina asteburu honetan ez dauka partidarik Leizaran Lanbroa tabernak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!